Euskomedia Fundazioak webgune berria aurkeztu du. Bertan topatu ahal izango dira besteak beste, "XI. Antropologia Kongresua: erronka teorikoak eta praktika berriak"-eko aktak.
Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresuan: GIZARTE AURRERAPEN IRAUNKORRERAKO BERRIKUNTZA-n, Luz Darriba artistaren esku-hartze artistikoa garatuko da.
Non: Europa Jauregian, Gasteiz
Noiz: 2009ko azaroaren 19an
Idurre Alonso Amezua (Eibar, 1978) Euskal Filologian lizentziatua da, Mondragon Unibertsitateko irakaslea. EHUko Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko Patxi Juaristi eta Jon Batti Kortazar irakasleen zuzendaritzapean egin du tesia, eta bi bekaren laguntza izan du: Santiago Onaindia Ikerketa Beka (Ametx Erakunde Autonomoak emana) eta Juan San Martin Ikerketa Beka (Eibarko Udalarena).