Logotipo de Andresare

Berriak eta Agenda

Berriak

2008-10-06

Simone de Beauvoir eztabaidagai "Feminismoa atzo eta gaur" jardunaldietan aste honetan

Simone de Beauvoir jaio zenetik ehun urte pasa dira baina oraindik ere behar-beharrezko erreferentzia da gure gizartean. Abiapuntu hori oinarri hartuta, Medeak kolektiboak bera eta bere pentsamendua protagonista duen jardunaldia antolatu du, duela aste batzu hemen iragarri bezala, hilaren 7, 8 eta 9an izango dena. Teresa López de Pardina, Ana de Miguel eta Elvira Burgos, El segundo sexo lanaren egilea eta pentsamendua ondo ezagutzen duten adituek, haren inguruko alderdi ezberdinak jorratuko dituzte, eta aurkezpenak dioen bezala, "gero eta garrantzi handiagoa duen feminismo eta generoari buruzko pentsamenduaren gai nagusienak ulertzeko" aukera emango dute.

Simone de Beauvoir

Simone de Beauvoir

López de Pardina Filosofian doktorea eta BHIko katedraduna da. Gainera Simone de Beauvoirren inguruko liburuak idatzi ditu. Ana de Miguel, A Coruñako Unibertsitateko irakasle titularra da. Elvira Burgos, aldiz, Zaragozako Unibertsitateko Filosofiako irakasle titularra da eta azken urteotan Judith Butlerren obra aztertzen jardun da. 

 Goizeko ekitaldiak 09:30ean izango dira Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean eta arratsaldekoak 19:30ean Koldo Mitxelena Kulturunean. Programa osoa hemen ikus daiteke. Izen ematea doan da eta medeaking@gmail.com helbidera mezua bidalita egin daiteke.

[Volver al listado]