2008-05-19
IV Jardunaldi Feministen Ziber-kronikak
Jardunaldi feministak, aurten, apirilaren 12 eta 13an ospatutakoak eta 14 urte ospatu gabekoak, ez dira iraganean geratu. Batetik, bertan elkartu ginen emakumeak, gure artean, behin eta berriro errepikatzen genuen: "honako hau momentu historikoa da, momentu historikoa bizitzen ari gara." Inor gutxi zegoen gertatzen ari zen hori irudikatzeko, edo Nautika eskolatik momentu horietako irudiak, aldarriak, ekintzak, parre algarak kanpora aterako zituena.
"Non dira komunikabideak honako momentu garrantzitsu honetan?" Komentatzen genion batak besteari. Bai guretzat, emakume feministentzat ezinbestekoa zen hantxe gertatzen ari zena, eztabaidatzen ari zena, sentitzen ari ginena publikoa egitea, jendarteak gu ikustea eta jendarteak berak gu kontutan hartzea nola nahi dugun adieraztea.
Bestetik, komunkabideek, nahiz eta bertan egon, nahiz eta existitzen diren komunikabide guztiak Nautika Eskolan sartu, mezu bakarra eta norabide bakarrean eskainiko lukete. Bertan gertatu zeneren inguruan interesa dutenek irakurriko duten informazioa, eta orria pasatuko dute interesik ez dutenek. Telebistari adi egongo dira edota katez aldatu dute.
IV. Jardunaldi feministetan, gure inguruko informazioa kaleratua egoteaz arduratuta egon baino, informazioa bilatzeko moduetaz gure ardura kaleratu dugu. Izan, ere guretzako baliogarria den informazioa ikuspuntu anitzak jorratzen eta ikuspuntu anitzetatik osatutakoa informazioa da. Bestetik, informazio hauek ez dira momentuan galtzen, ez dira papera berziklatzeko ontzira botatzen. Hor daude. Eta egoteaz gain, hauek topatzeko lana ere garrantzitsua nola den nabarmentzen dute. Izan ere, logika feminista jarraituz ordenatuak daude. Logika feministak ez du zertan ziberegiturek aurrera eramaten duten logika konpartitu beharrik. Alderantziz, sarean ekintzak aurrera eramateko, informazioa elkarbanatzeko sexistak ez diren logikak eta harremanak alderrikatzen duen ziberfeminismoaren logika jarraitzen du. Horrela, Jardunaldi Feministek You Tube eta flickerra bezalako tresnen bitartez lortu baldin badute beraien berri emateko, jardunaldietan gertatu zen informazioa berrantolatzea, tresna hauen erabilgarritasuna onartu beharrean gaude, egon badauden treesnak gure helburuetarako erabilgarri bilakatuz. Tresna hauetan IV. Jardunaldi Feministak sartu eta objektu ezberdinak topatuko dituzue jardunaldiak izan zirenaren inguruan, norberak ondorioak egiteko materiala topatuz..
Guk helerazi nahi ditugun edukiak aurrez kategorizatutako kutxean sartzearek informazioa bera nola galarazten duen eta informazioaren eredu tradizionala haustearen garrantziaz eta kategoriak berrietatik informazioa jasotzearen garrantziaz hitz egin zen Jardunaldi Feministetan aurrera eraman zen ziberfeminismoari buruzko hitzaldian. Euskal Blogosfera feministaren aurkezpena ere bide honetatik eraman zen aurrera: www.blogoneskak.net blogaren bitartez. Bertan, egun gure ingurune kulturalean idazten diren blog feministen azken berriak ekartzen dituen mosaikoa aurkezten da. Eta Jardunaldi Feministen ingurukoak eta ondorengoak bertan topa daitezke.
"Argi geratu zen arlo eta eremu desberdinetan lanean jarraitu behar dugula, borroka honek izaera politikoa duela eta hitzak eta ekintzak biak direla beharrezkoak, ahal dela umorez zipriztinduta. Beraz, ekin diezaiogun lanari!" Sareinak
"Pero aunque haya diversidad de opiniones, contradicciones y críticas que hacer a las Jornadas Feministas/Jardunaldi Feministak, algo que pareció bastante unánime fue el buen rollo que nos instaló Virginia en el cuerpo con la gracia con la que repartió caña para todas y que aportó conclusiones mucho más interesantes que las que se estaban aportando hasta entonces. Fue una forma de acabar esas intensas jornadas con mucho mucho humor y ganas de volver a juntarnos". Pripublikarrak
"Aitziberrek esan duen moduan eta uste dut ia denok konpartitzen dugun sentimendua dela, jardunaldiak "subidoia" izan dira. Subidoia bildutako emakume kopuruagatik (1.300-1.500 lagun), eta batez ere egon den giro beroarengatik. Pentsatzeko eta jarduteko modu desberdinak bai, baina denok "barku berean", patriarkatuaren (edo heteropatriarkatuaren) kontrako borrokan, edo diskriminaziorik gabeko jendarte baten eraikuntzan. Gaietan sakontzen badugu, "subidoia" ez da horren handia, erronka izugarriak baititugu, baina gutxienez emakume askok, eta gazte askok ere bai, argi dugu zerbait egin behar dugula gauzak aldatzeko. Niretzat lehenengo jardunaldiak izan dira eta lasai hartzen saiatu nintzen, begiak eta belarriak ondo irekitzen, horrelako jardunaldiak nolakoak diren ikasteko. Esperientzia ederra izan da, eta poz-pozik nago joan izanagatik." Placida