Logotipo de Andresare

Berriak eta Agenda

"Horrela ikusten gaituzte, horrela ikusten gara" argazki bekak

Basauriko Udaleko Berdintasun Arloak argazkilariak diren emakumeen lanak sustatu eta ezagutzera emateko helburuarekin 12 beka deitu ditu, emakumeentzat.

Bekak banaka edo taldeka lor daitezke eta aurkeztutako argazkiak emakumeek egindakoak beharko dute izan, oraindik ere, ezagutzera eman, sustapena eta balorazioa lortzeko aurkitzen duten zailtasuna gainditzera datorren ekintza positibo bezala. Obren edukia "Horrela ikusten gaituzte, horrela ikusten gara" lemaren gainekoa izango da. Hamabi lan hautatuko dira. ondoren Berdintasun Sailak publikatu ahal izango dituenak, eta lan bakoitzeko egileek 500 euroko beka jasoko dute, egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu badezake ere.

Lanak cd formatu digitalean bakarrik aurkeztu ahal izango dira, azaroaren 21a arte, Basauriko Udaleko Erregistro Orokorrean. Lanak ez daukate zertan argitaragabeak izan.

[Volver al listado]