Logotipo de Andresare

Berriak eta Agenda

Laburrak


2008-09-23

Emakume izena du Saharak

Basauriko Jabekuntza Eskola eta Mundubat elkarteak, "Erresistentzi eta Proposamen Feministak. Globalizazio Neoliberalaren aurrean" jardunaldiak antolatu dituzte. Honen baitan Emakume izena du Saharak erakusketa ikusgai izango da irailaren 22tik 26ra eskolako egoitzan (Axular kalea,28). Bertan, Marisol Ramirez kazetari grafikoak eta Teresa Burgui, Mundubateko taldekideak iaz Saharan Tinduf-eko kanpamenduetara egindako bidaian jasotakoa ikus daiteke. Ramirez eta Burguik argazkien bitartez bertan bizitakoaren kontakizuna eskaintzen dute, batez ere emakumeen bizimoduari arreta berezia eskainiaz. Honez gain bi tailer antolatu dira.

Sahara

Erakusketaren irudi bat

Lehenengoa irailaren 23an, asteartea, izango da. Bertan Brasildik etorritako Sonia Mª Coelho Gomesek "Brasilgo emakumeen erresistentziak globalizazio neoliberalaren ondorioen aurrean" izenburua daraman tailerra gidatuko du. Irailaren 24an, asteazkena, Klemen Altamirano Carcacheren txanda izango da, Nikaraguako emakumeen kasua jorratuko delarik. 

Informazio gehiago: www.basauri.net

[Volver al listado]