Ainize Txopitea (Donostia, 1977), University London College of Communication-en Arte Digitalean Lizentziatua da (2003). Bere sormen lanean dihardu, erakusketak, diseinu grafiakoa eta artisten weborrien diseinuan.
Poesia, plastikaren atala den heinean, ikusizko guztia osatzen du. Obra, bi arte adierazpenen iturburu da, irakurria nahiz lasaitasunez begiratua izan daiteke. Sentsazioei irekia dago, espazioan garatu eta denboran barrena hazi egiten dena.
Obraren ildo nagusiak, modu sakonean emozioak eta kontzeptuak lantzen ditu, arte plastikoak, teknologia berriak eta hizkuntza uztartzen direlarik prozesu horretan.
Liburu, katalogo, aldizkari eta sarean dauden arte eta kultura atarietan publikatu ditu bere lanak. Espainia, Argentina, Alemania, Inglaterra eta Estatu Batuetan izan ditu erakusketak ikusgai.
Jatorria helburu
Remedios Zafra
"Bidaia orotan (baita sormen-bidaian ere), ez dago abiapuntua bera baino leku debekatuagorik, leku hori gurekin batera datorrenean izan ezik. Hori antzematen da Ainize Txopitearen lanean.
Poesiatik abiatzen da bera, baina poesia bere helburua ere bada (eta berak badaki). Horregatik ez du bide baten edo bestearen arteko hauturik egiten (bidea berarekin batera eramanda edozein lurraldetatik igaro daiteke). Horregatik bat egiten dute bere lanean hegaz doanak zein arrastaka doanak, ezkutukoak eta agerikoak, hitzak eta irudiak (egindakoak nahiz hartutakoak), denak gurari berberaren ikur moduan; batzuetan amestutako guraria, zenbaitetan gorputzean sentitutako guraria eta beti hizkuntza bilakatutako guraria, mundura jaurtia, munduak bere hizkera berberean irakur dezan, hizkera ideogramatikoan, hizkera hibridoan, zatikatuan, anitzean, mugatuko duen diziplinarik gabe, argia eta kontraesankorra, garai hutsal bateko artea barrutik aztoratuz eta bizi-erantzun posible bakarra emanez: poesia. Eta badirudi berak dioela: “Hemen duzue nire azala, ikurrean (txori ala letra bilakatu)”.
Irudi bihurtutako bertsoak, hitz moduan edo hesirik gabe itxaroten, kokaleku bakarrera bidali dezaten itxaroten. Bere lanetan gabezia bat nabari da, zehaztugabetasunarena, posibilitatearena... eusteko eta izateko modu bat bezala.
Bere irudiak azaltzen diren zeinahi tokitan hiru ikuspegi mintzo dira beti: natura, ametsa eta hizkuntza, eta hiruren artean: gorputza (natura) eta makina (ametsa) Adaren ehunetako hariekin bat eginda, digitalizatzen eta idazten duten hariak, natura eta ametsak zeroak eta batak erabiliz berriro osatzen. Joan badoazen aukeren ozeano bat, eta iristen garen beste bat edo, beharbada (gure zeroek eta batek bezala), osatzen dugun ozeano bat.
Forma ere mezua da, baina arkatzaren trazuak nahiz trazu digitalak leku ezagun batera garamatzatela ematen dute, irudikatutako leku batera, zeinetan zerbaitek gure abiapuntua gogorarazten digun. Sormenbidaia
horretan ikurrek hizkuntzaren jatorri poetiko eta afektiboari buruzko hipotesi erritual eta antropologikoak gogora ekarriko balituzte bezala. Eta jatorria helburu bezala baita ere.
Ainize Txopitearen lanean bada irteera katartiko bat bizitzaren, heriotzaren, denboraren eta maitasunaren aurrean. Bada, gainera, aurpegia berreskuratzeko saiakera bat bere galera agerian utziz, edo gorputzari heltzeko saiakera bat bere galera sumatzen denean. Izan ere, gorputzean hitzek irakin egiten dute, batzuetan ezin eutsita malko-karunkulatik, iletik edo ahotik ihes egitea lortzen duten hitzek. Begiak itxiz, ikusteari utziz baino ezin zaie eutsi hitzoi. Begiak (eskuen bidez) ezabatuz baino ezin du nork bere burua ikusi, gorputza ikusi eta berreskuratu, letratan zatikatuta desegin baino lehen.
Bera (Ainize Txopitearen lana) -benetako- poesia da. Eta berarengan, kaosa eta ordena ez dira agertzen elkarren arteko txandakatzean oinarrituta, bien inplosioan oinarrituta baizik, duala dena irauliz, ondokoa pentsatzen jokatzen duenak bezala: “Honekin ez dut aski. Alde bat eta bere atzealdea baino gehiago egon behar da, zerbait beste aldearen beste aldean. Ziur, norbaitek, nik bezala, hala uste duela baita ere... ikus dezakeela”. Hala uste dutenek (dugunok) ez utzi bere lana ikus(irakurr)i gabe, sentitu gabe"

2009 Ainize Txopitea. Técnicas Mixtas. Casa de Culturta Portalea, Eibar.
2008 Silencio de Palabras. Galería Badiu 92, Badalona.
Mina Rota. Galería El Arte de lo Imposible, Gijón.
Txopitea Versus Txopitea. Galería Alga, San Sebastián
2007 Love Always Will Be. Galería Arteko, San Sebastián.
2009 Junge talente aus spanien. Instituto Cervantes, Frankfurt.
2008 Nuevos jovenes talentos españoles, Galería 100 Kubik, Colonia.
Homenaje a Jorge Oteiza. Salas Kutxa Boulevard, San Sebastián.
CACIS. Centro de Arte y Sostenibilidad de Calders, Barcelona.
Funk Me. Projección artística. The Rex Cinema, Londres.
2007 Destinations-Madrid. Espacio Garcia, Madrid.
Xenografías. IIª muestra de Poesía Contemporánea. Córdoba, Argentina.
Cyberpoem V. Centro Cívico Torre Llobeta, Barcelona.
Guernica 1937-2007. Galería Ispilu Arte, Zarautz.
2006 The only Bush I trust is my own. L/L Gallery Vermont, EEUU.
The only Bush I trust is my own. Museo Vostell, Malpartida de Cáceres.
Ni emakumea. Yo mujer. Centro Cultural Okendo, San Sebastián.
2005 VIII Encuentro Internacional de Mujeres Poetas. Museo Artium, Vitoria-Gazteiz.
2002 CD ROM interactivo. Galería Juan Manuel Lumbreras, Bilbao.
2000 BaselineMedia. HMS President, Londres.

2009 Catálogo Junge talente aus spanien. Intituto Cervantes, Alemania.
Catálogo Colección Colosos. Galería El Arte de lo Imposible, Gijón.
Portada [E]kultura. Ayuntamiento de Eibar.
Portada Eta Kitto Aldizkaria Eibar. Gobierno Vasco.
2008 Portada revista IN Cultura, Ayuntamiento de Badalona.
Portada revista Emakunde Instituto Vasco de la Mujer, Bilbao.
Portada catálogo I. Jornada Poesía Experimentall de Euskadi.
2007 Catálogo Ainize Txopitea Galería Arteko, San Sebastián.
Catálogo Txopitea (1950-1997). Ayuntamiento de Bergara.
2006 Catálogo Museo Vostell, Junta de Extremadura.
Actas VIII encuentro de mujeres poetas. Diputación Foral de Alava.
2004 Ceremonia Tierra. Antología Aires de Libertad, Madrid.
2002 Articulista revista Alter Ego, Editorial Canberra. S.L, Madrid.
1999 Catálogo Daniel Txopitea. Ayuntamiento de Zarauz.
1997 Co-autora del libro Zarautz con toda el Alma, Dept Cultura de Zarauz.
Diputación Foral de Guipuzcoa. KM, San Sebastián .
Museo Vostell. Malpartida de Cáceres.
2009 Colección Colosos. Galería El Arte de lo imposible, Gijón.
2007 Ni emakumea, Yo Mujer. Centro Cultural Okendo, San Sebastián.
Txopitea (1950-1997). Sala Aroztegi, Bergara.
2006 Txopitea Hoy. Galería A. Punt, Badalona.
The only Bush I trust is my own. L/L Gallery Vermont, EEUU.