Logotipo de Andresare

Quién es quién

Pantxika Telleria

Investigador
Curriculum

 

Donibane Lohizunen sortua den Pantxika Telleriak txikitatik edan du euskal dantzaren iturritik. Handitu ahala, lehenik modern-jazzaren mundua ezagutu du eta ondotik dantza klasikoarena. Horrela, 1987an Pariseko Dantza eta Musikaren Goi Kontserbatorio Nazionalean sartzea lortzen du. 1989ko maiatzean, belauneko zauri larri bat dela eta uste baino lehen uzten du CNSMa. Berriro ikasketei lotzen zaie eta espainiar letra eta zibilizazio DEUG diploma eskuratzen du Bordeleko unibertsitatean.

pantxika 

Alabaina, dantza modu profesionalean bizitzeko grinak bizirik dirau bere baitan eta 1996eko ekainean Bordeleko CAFEDEM eskolan Dantza Irakasle Estatu Diploma erdiesten du. Urte bereko irailean Biarritzeko Gillet-Lipszyc dantza eskolako dantza klasiko irakasle bihurtzen da. Haatik, Pantxikak ez du ahanzten kulturari orokorki eta Euskal Herrikoari bereziki dion atxekimendua : heziketa munduan eskolak ematen dihardu haurrei dantza ezagutaraziz eta aldi berean euskal dantza tradizionalen garapena sustatu asmoz ari diren elkarte batzuetan ere lan egiten du. Dantza emanaldien kritikak ere idazten ditu Euskal Herriko eguneroko prentsan.

 

Azkenik, Biarritz Culture udal elkarteko lankide izendatzen dute 1998ko ekainean, bertan ikuslegoarekiko harremanen ardura ematen zaiolarik. Koreografia, halere, aspaldiko gogoa da eta gogo hau gauzatzeko asmoz, 2001eko martxoan, Elirale konpainia sortzen da, 1901eko legepeko elkarte gisa. Koregrafi sorkuntza profesionalean urte batez hasi eta gero, Pantxika Telleriaren Firua lana Euskadiko Eusko Jaurlaritzak antolatutako koregrafo gazteen sailean onartua da eta erakutsia. 2002an ere, Pietragalla-Marseilleko Ballet Nazionalaren eskolak gomitatzen du 15 dantzari gazteentzat sorkuntza koregrafiko bat eskatuz.

 

Urtero Elirale konpainiarekin sorkuntza bat proposatuko du dantzari, antzerkilari, bideasta,  idazle, musikari…tartean izanen direlarik: 0001, Eden, Andante, Exquise exubérance, Hiruki-Lauki, Kadira, 23 :22, Lodikroko sortuko dira. 2009.ean Ion Mayak zuzendutako Errenteraiako Kukai taldearekin hasiko da kolaboratzen eta bost dantzari eta bi perkusio-jolerentzat sortuko dute Soka izeneko pieza ; 2009ko urte hondarrean Otto izeneko pieza sortuko du ume-gazteentzat.

 

 

Referencia

[Itzuli zerrendara]