Ahalegin hori oinarrizkoa izango da ANDRESAREn finkatu diren helburuak lortzeko:
• Ikerketa oinarrizko nahiz aplikatua sustatzea.
• Proiektu, artikulu, liburu eta abarrei buruzko informazioa ematea, ezagutza sare lokal, estatuko eta nazioartekoetan zehar barreiatu dadin, eta, aldi berean, haietatik ere edan dezan.
• WEBaren xede den gaiari buruzko ikerketak sustatzea, euskal unibertsitateen barruan eta kanpoan eta barruko nahiz kanpoko irakaskuntza- eta ikerketa-zentroetan.
• Ikertzaileen ekarpenak aipamen pertsonalizatuez nabarmentzea.
• Estekak sortzea erakundeekin, ikerketa-zentroekin, programekin, mintegiekin, liburutegiekin..., kontsulta-materialetarako zuzeneko sarbidea ahalbidetzeko.
• Emakumeen irudiak berreskuratzea, talde-oroimenean txertatzeko.
• Euskal Herri barruan eta kanpoan esparru berri hori garatzen laguntzea.
• Iritzi eta iradokizunak biltzea, Proiektua aberasten eta eguneratzen jarraitzeko.
• Ezagupenaren ikerketari, irakaskuntzari eta gizarte-hedapenari lotutako albisteak ematea.
• Jakintza berri horren inguruan sortzen diren esparru, korronte eta interpretazio berritzaileak kontuan hartzen direla bermatzea.