Logotipo de Andresare

Andresare

Proiektua

Horrelaxe esaten diogu ANDRESARE artikulatzen duen guneari. Emakumearen, feminismoaren eta generoaren alorretan egindako lanen erreferentzia bibliografikoak biltzen ditu, baldin eta lanok Euskadiko errealitatea badute mintzagai eta gure inguruan ikertzen duten edo beste edozein leku, interes nahiz egoeratatik gure testuingurua hobetzen lagundu duten pertsonek egin badituzte. Gunea eguneratu eta osatu egingo dugu uneoro, hasiera batean ikerketan sartu ez ziren beste ezagutza-alor batzuekin. Halaber, ahal den neurrian behinik behin, ANDRESAREn jatorrizko artikulu eta testuak egon daitezen ahaleginduko gara, edo bestela, materiala eskuratzeko beste aldizkari edo plataformekin estekak ezartzen. Bide luze bezain zaila dugu, baina berebizikoa ere bai, informaziorako sarbidea eskaini eta ikerketarako benetako aukerak aberastu nahi baditugu.

Edonola ere, Eusko Ikaskuntzak sustatutako ANDRESARE WEB orrialdea abian jartzeko, ezinbestekoa da talde-lana, ikertzaileek, erakundeek eta WEBaren erabiltzaileek sortutako informazioa plazaratu eta ezagutarazi nahi dugu eta. Gure ustez, informazioa zabaldu, eguneratu eta hedatzekotan, partaidetza funtsezko osagaia da.